XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SANTXO: Ez arranoa! Hori gainera, hiru egunean ezer jan eta edateko eman ez zidatela. Aurrez, bapo jan eta edan banu, ez nuen bakar bat ere zutik utziko. Etsaiak!... Perretxikoak bezala ebakiko nituen nire ezpatarekin beltz guztien buruak!

MALEN (Haserre). Zazt! Zazt! Zazt! Besterik ez duzu buruan. Haserrea, burruka... Bitartean gure soroetan sasia nagusi. Ezer gabe etxean!

SANTXO: Hiru, bai. Berek landuko dituzte gure soroak.

SANTXO: Bide luzea egin ondoren. Beltz haien hatzaparretatik ihes egitean, ez ninduen inork harrapatuko. Ezta zaldian izanda ere! Ez arranoa! (Zutituaz eta ezpata bat eskuan izango balu bezala). Zazt lepoa, ni zaintzen zegoenari... Zazt, besteari... Hirugarrenari berriz, burua erdi bi.

MALEN: Eta zuri, inork ezer ez...

MALEN: Arbizaharko Martin-ek ez du horrelakorik esaten... SANTXO: Martin-ek? Zer entzun diozu bada txotxolo horri?

MALEN: Zera... Oraindik ere beltzen menpean izango zinela, berak apurtu ez bazituen zure kateak.

SANTXO: Nire kateak horrek apurtu? Baita zera ere! Nik askatu nuen bera, nik... Ez beste inork! Hobe nuen bertan utzi banu horrelako txorakeriak esaten ari bada. Ikusi egin behar zenuen, delako Martin hori, kateak askatuta gero ere pauso bat eman ezinean... Kaka egina zela zirudien!

MALEN: Berak beste hainbeste dio zutaz.

SANTXO: Ez dadila joan nirekin oraingo gerrara edo bestela lepoa moztuko diot. Nazkagarri txotxolo zaharra! Euliak baino ere indar gutxiago eta gezurretan hasiko ote da bada? Hitz erdi bat entzuten dudan unean, zazt! agudo.

SANTXO: Egon zaitez lasai emakumea! Guztia antolatua dut eta neurriak hartuak, ni kanpoan naizen bitartean ezer palta ez dadin etxean. Begira... (Esertzen da lehengo tokian). Berehala agertuko dira hiru gizonezko honuntza, morrontzan etxeko lanak egin ditzaten.

MALEN: Hiru gizonezko?

MALEN: Eta ordaindu? SANTXO: Ekarriko dut nik nahiko dirua. IMANOL ELIAS ANTXIETA.